Talde lana, eta are gutxiago, lan kooperatiboa, ez da ikasleak taldean jartzeagatik berez eta momentuan sortzen den kontua.
Prozesu bat beharrezkoa da taldean, talde lanean, lan kooperatiboan aritzeko eta fase desberdinak ditu prozesu horrek. Fase horiek guztiak gertatzen dira, normalean, talde bat elkarlanean jartzen denean; beraz, horien gainean gogoetatzeko laguntzatxo bat izatea ongi datorkigu guztioi ere.
Ondoko txostenean azaltzen da talde lanaren faseen eskema; ziur asko, zuk zeuk zure gelako taldeetan ere behatu ahal izan duzuna.
Egin ezazu klik beheko estekan, ea zuk ere fase berdinak ikusi ahal izan dituzun.